Uribe Ehorztetxe
Taldea


Uribe Taldea


Gure enpresaren helburua, gizartearen etengabeko bilakaerari egokituriko kalitatezko hileta zerbitzuak eskaintzea da.

Primeran ulertzen dugu, gizarteari begira dagokigun lan garrantzitsua. Babesa eta laguntza eskaintzen dizkiegu senitartekoak galdu dituztenei, beti zintzotasunez, profesionaltasunez eta errespetuz jokatuta.

Gure enpresaren jatorria bilatzeko 100 urte baino gehiago egin behar dugu atzera, Gernika-Lumo eta inguruetan hasi ginenean gure zerbitzuak eskaintzen. Une horretatik aurrera, eta hobetzeko etengabeko nahiak bultzatuta, gure lanbidea gero eta hobeto ezagutzen joan ginen.



Eskuratutako esperientzia horri esker, 1996. urtean lehenengo beilatokia ireki genuen Gernika-Lumon. Gaur egun, Uribe Ehorztetxea erreferentea da Bizkaiko hileta zerbitzuen sektorean, eta bereziki, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan.

Kualifikazio eta esperientzia handiko profesional talde bikaina dugu. Une latz horietan, senitartekoei arreta beroena eskeintzeko eta zerbitzurik pertsonalizatuenaz arduratzeko, lan talde hurbila eta bikaina dugu. Zerbitzu mota guztietarako egiten dugu lan, bai partikularrentzat eta baita aseguru etxeentzat. Aseguru etxe guztientzat egiten dugu lan. Familiari zerbitzu guztiak egiteaz arduratzen gara, edozein ordutan (24 ordutan) eta edozein lekutan. Erabiltzaileentzat egokituriko beilatokirik eta erosoenak ditugu.
Zenduen tratamendurako azken aurrerapenez gain, goi mailako ibilgailuak ditugu, bai herrialde barruan eta baita nazioartean behar diren leku aldaketak egiteko .


Inguruko herri eta eskualdeetan zerbitzua eta hurbiltasuna ematen jarraitzeko asmoz, 2016. urtetik LEKEITIARRA EHORZTETXEA eta URIBE EHORZTETXEA talde bezala elkarlana egiteko elkartu ziren, URIBE EHORZETXE TALDEA sortuz.

Bi ehorztetxeen arteko harremana oso estua eta lankidetza handikoa izan da urte luzez, eta azkenik, bien gizatalde eta talde tekniko osoa bateratzea izan da erabakia.

Hala, esperientzia handiko profesional taldea eta ezin hobe hornituriko beilatokia dugu Lekeition. Lea-Artibaiko familiei arreta guztia eskaintzeko prest.


Horretaz gain 2019. urtean beilatoki-erraustegi berri bat eraiki dugu Ispasterren. Horrela, Erraustegi berriarekin URIBE EHORZETXE TALDEAn, berri garai hauetan behar diren zerbitzu guztiak eskaintzeko prest gaude.

Ispasterreko
Beilatoki-Erraustegia

Behar diren zerbitzu guztiak
eraikin batean


Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies