Aurkezpen Korporatiboa

Gure enpresaren helburua kalitatezko eta gizartearen etengabeko bilakaerari egokituriko hileta zerbitzuak eskaintzea da

Primeran ulertzen dugu gizarteari begira dagokigun lan garrantzitsua, eta babesa eta laguntza eskaintzen dizkiegu beren pertsona maiteak galdu dituztenei, beti zintzotasunez, profesionaltasunez eta errespetuz jokatuta.

Gure enpresaren jatorria bilatzeko 100 urte baino gehiago egin behar dugu atzera, gure zerbitzuak Gernika-Lumon eta inguruetan ematen hasi ginenean. Une horretatik aurrera, eta hobetzeko etengabeko nahiak bultzatuta, negozioa gero eta hobeto ezagutzen joan ginen.

Eskuratutako esperientzia horri esker, 2000. urtean lehenengo beilatokia ireki genuen Gernika-Lumon. Gauregun, Uribe Ehorztetxea erreferente da Bizkaiko hileta zerbitzuen sektorean, eta bereziki, Busturialdea eta Lea-Artibai eskualdeetan.

Kualifikazio eta esperientzia handiko profesional talde bikaina dugu hileta zerbitzuez eta izapideez arduratzeko, eta pertsona maite bat galdu duten familiei arreta eskaintzeko. Zerbitzu mota guztietarako egiten dugu lan, bai partikularrentzat, bai aseguru etxeentzat. Aseguru etxe guztientzat egiten dugu lan..Arreta eskaini eta izapide guztiak egiteaz arduratzen gara, edozer ordutan (eguneko 24 ordutan) eta edozer lekutan. Beilatokia dugu Gernika-Lumon, erabiltzaileentzat instalazio erosoekin.Zenduen tratamendurako azken aurrerapenez gain, goi mailako ibilgailuak ditugu haiek eramateko, bai herrialde barruan, bai nazioartean.


24 orduko larrialdiak
946 250 085

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure erabiltzaile-esperientzia onena izateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu zure baimena ematen hari zara lehen aipatutako cookieak eta gure cookie politika aurrera eramateko, informazio gehiagorako lotura klikatu. Onartu | Informazio gehiago